Surf City batean, hiriaren oinarri ekonomiko, sozial eta kulturalaren alderdi nabarmenak dira surfa, surfaren kultura eta surfaren sektorearen inguruko industrietako enpleguak, eta hiriko gobernuak formalki aintzat hartutako surf industria bat dago.
Surf City batean, elementu hauek hartu behar dira kontuan: kokapena, baliabide naturalak eta biztanle kopurua, industria (surf oholen diseinua eta fabrikazioa, ehungintza, osagarriak eta ekipamenduak, eta xehekako industria), zerbitzuak (surf turismoa, surf eskolak, surf lehiaketak eta ekitaldiak, surfaren inguruko hezkuntza eta prestakuntza, surfaren hedabideak, surfarekin erlazionatutako higiezin merkatua, eta abar), surfaren kultura (surflarien eta surf elkarte eta federazioen kopurua, surfaren kultura, hiriko surfaren historia eta ikonoak), eta hiriko gobernuak aintzat har dezala surf industriaren garrantzia eta berau susta dezala.
ZERGATIK SURF HIRIEN MUNDUKO SARE BAT
WSCNren helburua da tokiko jarduera ekonomikoa sustatzea (tokiko industria, turismoa eta enplegua), surfaren bitartez, surf hirien artean ideiak eta ezagutzak trukatuz eta proiektuetan elkarrekin lan eginez. Donostiako hiriak dihardu sarearen buruan, eskarmentu zabala baitu berrikuntzaren kudeaketan.
Europa, Amerika, Afrika eta Australiako bederatzi surf hirik osatzen dute sarea. Guztiek ere interes bera dute: tokian-tokian surfaren bitartez lehiakortasuna hobetzea.
HELBURUAK
- Ezagutzak partekatzea, trukeak garatzea, eta toki mailan surfaren inguruan aberastasuna dakarten sinergiak eta ideia berriak sortzea.
- Tokiko jarduera ekonomikoa sustatzea (tokiko industria, turismoa eta enplegua), surfaren bitartez, hirien artean ideiak eta ezagutzak trukatuz eta proiektuetan elkarrekin lan eginez.
- Tokiko garapena sustatzea, surfaren bitartez: hiri ekonomikoki garatuak baina jasangarriak izatea; prozesuetan, zerbitzuetan eta kudeaketan berritzaileak diren enpresak edukitzea surfaren sektorean; surfaren bidez turismoa erakartzea eta tokian toki aberastasuna sortzea; surfeko sektore prestatua eta profesionala finkatzea; tokiko surf enpresak nazioartekotzea; surfa erabiltzea gizarteratzeko eredu gisa, eta abar.
HIRI SAREAREN EGITURA ETA FUNTZIONAMENDUA
Donostiako hiriak sustatu zuen Surf Hirien Munduko Sarearen sorrera, eta berak dihardu jarduerak koordinatzeko idazkaritza teknikoaren buruan. Sareko hiri guztiek Zuzendaritza Batzordea osatzen dute.
Sareko hiriek bilera bat egiten dute urtero, urteko emaitzak aurkezteko eta hurrengo urteko jarduera plana onartzeko. Sarea abiarazteko ekitaldia Donostian egin zen, 2011ko azaroan.
Sareak plan estrategiko bat eta urteko ekintza plan bat ditu.
SAREKO KIDE IZATEAK HIRIENTZAT DITUEN ABANTAILAK
- Nazioarteko lankidetza sarea.
- WSCN marka erabiltzeko eskubidea.
- Hiria nazioartean sustatzea.
- Surfean kirolaren, industriaren, kulturaren eta ekimen sozialen arloko jardunbide egokiak ezagutzeko aukera.
- World Surf Cities Conference urteroko biltzarrean parte hartzea.
- Enpresa eta erakundeen arteko lankidetza, datu baseetara sartzeko aukera, kontaktuak eta laguntza.
- Surfak hiriari dakarkion balio ekonomikoa kalkulatzeko metodologia eta tresnak.
- Nazioarteko bekak lortzeko aukera.