Durban manufaktura eta industria nukleo sendoa da. Hortaz, ez da harritzekoa apal hasi eta surfaren munduan arrakasta lortu duten enpresa berri ugari izatea.
Lehen baztertzen ziren komunitateak gizarteratzeko ahalegin arrakastatsua da Durban gehien harrotzen duen berrikuntza adibideetako bat. Iraganean kirol baztertzailetzat hartzen zen surfa, baina orain gizarte maila guztietako surflariak garatu ditugu askotariko programen bitartez. Hain zuzen, adieraz dezakegu surfaren kirol garapenaren arrakastak lotsatuta utzi dituela beste kirol diziplina batzuk.
Addingtoneko hondartzan ezarritako "KZN Learn2Surf" programak, adibidez, gazte askori erakutsi dio surfean; nolabaiteko oinarria eta plataforma bat eman die surflari bihurtzeko eta ozeanoa babestu beharraren inguruan kontzientziatzeko. Programako gazteak surflari ezagun bihurtu dira eta probintzia ordezkatu dute Hegoafrikako Txapelketa Nazionalean.
Mundu osoan ezaguna den beste berrikuntza bat, Coca Colaren publizitatearen bitartez telebistan emandakoa, “Surfers, not street children” programa da. Gizarteratzeko programa baten bitartez, surfa erabili zen kaleko umeei babesa emateko. Programako surflari gazte batzuk probintziako surf selekzioetan aukeratu dituzte orain, eta gai dira beren lehiaketak kudeatzeko. Batzuk, gainera, nazioarteko epaile izateko trebatuta daude.
Beste berrikuntza batzuk:
Hurricane Surfing
KZN Sharks Board erakundeak, gure bainulariak babesteko marrazo aurkako sareak garbitzen, konpontzen eta mantentzen dituenak, bulkada elektrikoak emititzen dituen gailu bat garatu du marrazoak surflariengandik eta itsasoaren beste erabiltzaileengandik urrun mantentzeko.
The Bomb eta Zigzag Surf Magazine surf aldizkariak, mundu osoan ezagunak.
Surfeko oholen diseinatzaileak.
Tommy Lawsonek marrazoen uxagarri bat garatu du surfeko oholaren barruan jartzeko, eta aurten ari da probatzen.