Durban, 4 milioi biztanlerekin, hiri subtropikal handi bat da, Hegoafrikaren ekialdeko kostan. Hiri nagusiki industriala da; Johannesburgok soilik dauka ekoizpen sare handiagoa. Hala ere, Hegoafrikako eta kontinente osoko portu handiena dauka Durbanek, eta oso ezaguna da konferentzia eta ekitaldietarako helmuga turistiko gisa ere. Zalantzarik gabe, klima subtropikal beroari eta hiriko hondartza zabalei asko zor die ospe horrek.
Hiria hegoafrikar turista askoren aukerako helmuga da, eta nazioarteko merkatuetan hainbat kanpainaren bitartez sustatzen ari da: adibidez, National Geographic-en eta Eurosport-en hasitakoak. Egun, 4 milioi turista nazional eta nazioarteko jasotzen ditu gutxi gorabehera Durbanek eta, guztira, 5.700 milioi rand hegoafrikarrekoa da haien eragin sozioekonomikoa (500 milioi dolar estatubatuar).
Surf tradizio luzea eta bizia ere badu hiriak duela urte askotatik, eta mundu mailako ekitaldiak egin dira bertan. Gainera, munduko surflari ezagunenetako batzuen sorlekua da.