Kostaldea da Mafrako udalerriaren altxorretako bat. Gure lehentasuna da baldintza egokiak sortzea, guztiek atera ahal izateko onura eta gozamena altxor horri.
Hala, Ericeirako Enpresa Faktoria sortu zen, inbertsioa sustatzeko mekanismoak garatze aldera. Itsas ekonomiari lotutako lehen enpresa-haztegia da, Ericeirako “bihotzean”. Ericeirako Enpresa Faktoriak sektore hauetako enpresak hartu nahi ditu: surfa, olatu kirolak, arrantza, akuikultura, itsas biologia edo energia, eta eskualdeko baliabide natural, historiko eta kulturalak hobetuko dituen ekimen oro, aisialdia eta turismoa barne.
Enpresa-haztegiak zerbitzu multzo bat eskaintzen die garatu gabe dauden enpresei: kontabilitatea, lege aholkularitza, komunikaziorako eta kudeaketarako aholkularitza hautatutako bazkideen bitartez, eta tutoretzak.