Santosen, Escola Radicalen ekimen inklusibo eta doakoak dira Surf Care kontzeptuaren adierazpide onena. Santosek munduko lehen surflari itsua du, baita ikusmen-desgaitasunak dituztenentzat munduan egokitutako lehen surf ohola ere, Cisco Arañak, herrialdetik kanpo lehiatu zen lehen surflari profesionalak, asmatua eta eraikia.
«Olatuen gainean amesten» proiektua, hiriak eta Rotary Santos Praia klubak babestua, Espainiara, Kanariar Uharteetara, eta Euskadira, Donostiara eta Mundakara, eraman da. Aurten bertan, Uruguaira eta Brasil hegoaldera hedatuko da «Olatuen gainean amesten» egitasmoa, han mintegi gisa funtziona dezan, metodologia, didaktika eta itsuentzako oholak eskainiz.
Beste proiektu garrantzitsu batzuen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Omelca, desgaitasun psikikoak, Down Sindromea, arreta defizita… daukaten haurrentzat; hirugarren adinekoentzako surfa; surf zinema; gaueko surfa.
Gomendatutako estekak: