Vianako CAR Surf zentroak kirolerako talde mediko bat du, honako hauek osatua: kirol medikuntzan espezializatutako sendagile bat, fisioterapeuta bat, heziketa fisikoko irakasleak, eta kirol zientzietako ikertzaileak.
- "Eskolako surfa" proiektua: “Nautika ikastetxeetan” programaren barruan, surf eskolak ematen dizkie urtean 1.500 ikasleei gutxi gorabehera.
- Viana Surf Holidays: Gazteentzako pakete turistiko batzuk, ostatua, elikadura eta aire zabaleko kirol jarduerak barne hartzen dituztenak.
- Kirol eta Aisialdiko Goi Eskola: surfari eta bodyboard-ari buruzko blokea Viana do Casteloko Institutu Politeknikoko Kirol eta Aisialdiko goi-mailako ikasketen ikasleentzat.
- Programa bereziak desgaitasuna duten pertsonentzat, gizarteak baztertutakoentzat edo bazterketa arriskuan daudenentzat.
- Ingurumenari buruzko heziketa eta sentsibilizazio programak.