Aberastasun sozial eta ekonomikoa dakarren jarduera gisa, surfa garatzeko estrategia bat daukaten hirien arteko lankidetza sarea. Amerika, Afrika, Europa eta Ozeaniako hiriek ezagutzak partekatzen dituzte eta elkarlanean dihardute surfaren inguruko ekimenetan.
Surf City batean, hiriaren oinarri ekonomiko, sozial eta kulturalaren alderdi nabarmenak dira surfa, surfaren kultura eta surfaren sektorearen inguruko industrietako enpleguak, eta hiriko gobernuak formalki aintzat hartutako surf industria bat dago.
WSCNren helburua da sarearen bitartez hiri bakoitza sustatu eta garatzea, jardunbide egokien eta adimen lehiakorraren bitartez. Horrez gain, tokiko garapenarekin eta enpleguarekin batera, lankidetzan aritzea eta enpresentzako abaguneak sortzea dira sarearen xedeak.
Tokian toki surfa garatuz eta eragile publiko eta pribatuei esker nazioartean erreferente bihurtu nahi badute, hiriek zabalik dute World Surf Cities Network sareko kide berriak izateko aukera. .
WSCN LEHENDAKARITZA 2024 | CIUDAD DE ARICA. Technical Secretariat |
Tourism Governance Arica Siempre Activa |
franco@aricasiempreactiva.cl
Turismoaren sustapena | Hiri arteko lankidetza | Garapena eta enplegua | Ezagutza trukea
(Chile)
Puerto de Arica hiria Andeetako makroeskualdearen bihotzean dago; Peru eta Bolivia ditu mugan, baita Ozeano Barea ere, planetako aktiboenetako bat deritzona.
(Sudáfrica)
Durban, 4 milioi biztanlerekin, hiri subtropikal handi bat da, Hegoafrikaren ekialdeko kostan. Hiri nagusiki industriala da; Johannesburgok soilik dauka ekoizpen sare handiagoa.
(Australia)
Eguzkiarengatik, surfarengatik eta harearengatik ezaguna, Gold Coastek 57 kilometroko kosta du. Mende baino gutxiagoan, kostako herrixken segida bat izatetik munduko helmuga ...
(Portugal)
Ericeira kostako helmuga turistiko garrantzitsuenetakoa da. Duela zortzi mende sortu zen, eta Lisboatik 35 kilometrotara dago, iparralderantz.
(Perú)
Huanchaco Peruko iparraldeko kostaldean dago. Gertu dauka Trujillo, Peruko hirugarren hiri garrantzitsuena. Moche eta chimú kulturen garaian (gure aroko 100-1400 urteen artean) ...
(Francia)
Lacanau Médocen kostalde atlantikoan dago, Bordeletik 40 km-ra, Paristik bi ordu eta erdira trenez eta Bordeaux Mérignac aireportutik 30 minututara. Paisaia paregabea du ...
(Islas Canarias)
Su excelente clima, deliciosa gastronomía, paisajes de ensueño y acogedor ambiente, hacen de las Islas Canarias el lugar perfecto para que sea considerado como destino turístico de tus próximas vacaciones ...
(Perú)
Ezin diot ihes egin Mirafloresi, ezin diot utzi Mirafloresi buruz idazteari”, Mario Vargas Llosari egozten zaion esaldi bat da, agidanez bere haurtzaroko eta gaztaroko une onenak eman ...
(Ecuador)
Montañita Manglaralto parrokian dagoen komuna bat da, Santa Elenako hirian; hau da, Ekuadorko kostaldean dago, “Eguzkiaren Ibilbidea” izen turistikoa duen eremuan ...
(Nueva Zelanda)
New Plymouth Taranaki probintziako hiri nagusia da. Ipar uhartearen mendebaldeko kostaldean dago (Australiari begira), Tasmaniako itsasoan. Surfa Bing Copeland ...
(Ecuador)
Salinas hiria izen bereko kantoian dago, Ozeano Bareari begira, Santa Elenako probintzian, Ekuadorko kostalde zirraragarrienetako baten hasieran ...
(Basque Country)
Donostia 188.240 biztanleko hiria da, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekialdeko kostaldean. Kantauri itsaso harroak bustitzen duen hiriak hiru hondartza oso aktibo dauzka, ur kirolak praktikatzeko
(Brasil)
Santosen 1938ko uztailean hartu ziren lehen olatuak, Brasilen surfa hasi zenean. Egun, kirol horretan 5.000 lagun inguru aritzen direla kalkulatzen da. Hiria aitzindari izan zen, halaber ...
(Portugal)
Viana do Castelo Portugalgo iparraldean dagoen azken hiri atlantikoa da: Portotik 30 minututara eta Vigotik (Galizia, Espainia) 40 minututara dago gutxi gorabehera ...
(Chile)
Viña del Mar 350.000 biztanleko hiri bat da, Txilen, Ozeano Barearen kostaldean. Bost hiriz osatutako metropoli handi baten parte da (Valparaíso, Concón, Quilpué, Villa Alemana eta Viña del Mar)