Azken bost urteetan, Aricako surf industrian biziki hazi da inbertsio pribatua, aurreko urteekin alderatuz gero.
Baita sektoreko ekoizpena sustatzeko tresnak ere: azken 3 urteetan, hirukoiztu egin da guztizko inbertsioa aurreko hamarraldiarekin konparatuz gero, bereziki, ostatu eta gastronomia tematizatuan, surf eskoletan eta surfeko kirol talde eta klubetan. Hala ere, ez dago eskaintza finkaturik ekipamenduaren, arroparen eta oinetakoen manufakturan eta fabrikazioan (retail), eta, oro har, industria dinamiko honen oinarri nagusia izan ohi da sektore hori. Horren arrazoia da lehiakortasun alde handia dagoela gure alboko herrialdeekin konparatuz gero, nagusiki, lehengaietan eta industriako makineriaren aurrerapen teknologikoetan.