Mafrako udalerriko kostaldea itsaslabar harritsuek osatzen dute. Hala ere, hain justu itsasertzean sortzen diren badia txikietan daude udalerriko kala ezagunak, batik bat, Ericeirako eta Santo Isidoroko parrokietan.
Kostako 11 kilometroetan dagoen iodo kontzentrazio altuaren ondoriozko edertasun naturala dela medio, helmuga turistiko bikaina da inguru hori. Gainera, nabarmentzekoak dira udalerrian egiten diren surfeko, bodyboard-eko, kayak surfeko, eta beste ur kiroletako ekitaldi garrantzitsuak ere.
Ericeira ozeanoan inspiratzen den arrantzale herri txiki bat da. Lisboatik 35 kilometrotara dago, eta 8 kilometrotara du barrutiko burua, Mafra, bere Jauregi edo Komentuarengatik ezaguna –Portugalgo Barrokoko eraikin onena denez–, baita Mafrako Tapadari esker, animalia eta landare espezie ugari hartzen baititu barnean.
Ericeira terminoaren jatorria, filologo batzuen arabera, "ouriceira" hitza da. "Ouriço" ("itsas triku") terminotik dator, zeren eskualdean oso ugaria baita espezie hori. Ericeira oso leku antzinakoa da, feniziarrak izan zirelako bertako lehen biztanleak: itsas merkataritza bereizgarri zuen herri bat, 1550-300 K.a bitartean Mediterraneoan zehar hedatu zena.
Ericeirako antzinako herria "Jagoz" izeneko talde etniko batek osatzen zuen; alboko herrien desberdina zen, itsasotik soilik bizi zelako ia. Ericeirara errege familiako kideak, aristokrata monarkikoak zein errepublikanoak joan ohi ziren. Bertan eraiki zituzten udako etxeak, eta haiek izan ziren herriko lehen eguzki-hartzaileak.
Turismoa da Ericeirako jarduera ekonomiko nagusia eta, surfaren sektoreari lotuta, hazkunde handia izan du azken urteotan. Esan daiteke, egun, surfari emandako herri bat dela Ericeira.
Izan ere, 8.500 biztanleko gune batean, badira surf turismorako egokitutako 30 ostalaritza establezimendu, 10 surf denda, 11 oholgile eta 20 surf eskola legez erregistratuta.