Zer litzateke Gold Coast kostarik gabe? Gure hiria hondartzak baino askoz gehiago da, baina gure kosta bikainak ematen dio hiriari bere izaera. Kostan bizi eta lan egiten dugu; kostan jolasten gara; kostak babesten gaitu, eta itsasertzeko eta itsasoko fauna eta flora aniztasun handia hartzen du barnean.
Hiriko kosta Point Dangerretik, hegoaldean, Jumpinpinera doa, South Stradbroke uharteko ipar muturrean. Historiak argi utzi du kosta mitiko hori oso dinamikoa ere badela. Itsasbazterrean hasi eta justu olatua hausten den puntutik harago amaitzen den eremu hondartsua da hiriaren defentsa olatuen indarraren aurka, baita muturreko fenomeno meteorologikoak daudenean ere, olatuak are bortitzagoak direnean. Hain zuzen, olatuen indarrak erabakitzen du gure hondartzen eta kostaren forma eta egoera.
Gure kostaldeak zerbitzu ekonomiko, sozial eta ingurumen zerbitzu handiak ematen dizkigu; horregatik, agintarientzat eta komunitatearentzat oso kontu serioa eta garrantzitsua da kostaren kudeaketa.
Gold Coastek hainbat bideo hezigarri egin ditu surfaren eta hondartzen inguruan. Esteka honetan daude ikusgai:
Urteetan zehar gure kostaldea eraldatu dugu, besteak beste, kostatik oso gertu dauden azpiegitura publiko eta pribatuak eraikiz, eta, ondorioz, gure ozeano dinamiko eta energiaz beteak dituen arriskuen pean utzi dugu hiria. Gold Coasten klima aldaketaren ondorioz aurreikusten diren inpaktuak ere gaineratu behar zaizkio arrisku horiei. Hirian oso agerian geratu zen gure kosta zein kaltebera den 60ko eta 70eko hamarkadetan izandako muturreko fenomeno klimatikoetan jadanik. Kosta urbanizatuak baditu beste arrisku batzuk ere, hala nola kutsadura, hondakin solidoak eta uholdeak, uraren kalitatean, faunan eta floran eragin nabarmena izan dezaketenak. Mende erdian baino gehiagoan, kostaren kudeaketan liderra izan da Gold Coast Cityko udalbatza, ongi jakinik hiria eta kostaldea ekaitzen eraginetik babestu behar dela. Kudeaketa aktibo horren barruan hainbat jarduera daramatza aurrera: hondartzetan betelanak egitea, kai muturrak eraikitzea, hondartzetarako sarbideak hobetzea, hondartzak garbitzea, dunak lehengoratzea eta hareak eta gainerakoak erauztea. Horrek guztiak kostako ingurumena babesten laguntzen du. Hiriko programa eta jarduerak ezagutzeko, egin klik hemen:
Gold Coasteko unibertsitateak eta ikerketa erakundeak.
- Griffith Unibertsitatea – Kostaren Kudeaketarako Griffith Zentroa
Kostaren Kudeaketarako Griffith Zentroaren helburua da kostaren kudeaketaren inguruko ikerketa eta prestakuntza programa zabalak garatzea. Griffithek Gold Coast hiriarekin elkarlanean dihardu jardunbide egoki berritzaileak hobetu eta garatzeko. Ikerketa hori oso beharrezkoa da kostaldeko hiriguneak eta, zehazki, Gold Coasteko hiria modu jasangarrian kudeatzeko.
Zentroko ikertzaileak adituak dira, nor bere alorrean, eta proiektu nagusiak bost ikerketa programa estrategikotan bilduta daude:
- Estuarioaren kudeaketa
- Kostak
- Klima aldaketaren inpaktua eta egokitzapena
- Azpiegiturak eta teknologia
- Hiriko arroak eta kanalak
Informazio gehiago: http://www.griffith.edu.au/environment-planning-architecture/griffith-centre-coastal-management
Tweed ibaian hareak erauzteko proiektua
Tweed ibaian hareak erauzteko proiektua Hegoaldeko Gales Berriko eta Queenslandeko gobernuek elkarrekin egindako ekimen bat da. Proiektuaren helburuak bi dira: Tweed ibaira sartzeko bide seguru eta nabigagarria sortu eta mantentzea, eta Queenslanden Gold Coasteko hegoaldeko hondartzetara iristen diren kostako hareak lehengoratu eta mantentzea. Aldian-aldian, Tweed ibaiaren sarreran pilatzen den harea drainatzen du proiektuak, eta Gold Coast hegoaldeko hondartzetara darama. Sistema berariaz diseinatu da kostan zehar iparraldera mugitzen diren harea kantitate naturalak garraiatzeko. Proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.goldcoast.qld.gov.au/northern-gold-coast-beach-protection-strategy-6044.html
Gold Coast. Koral artifiziala Narrowneck hondartzan
Gure kostako aktibo baliotsuena –gure hondartzak– babestu nahian, Gold Coasteko udalbatzak kosta babesteko estrategia bat eraman du aurrera, eta oso saritua izan da.
Gold Coast iparraldeko hondartzak babesteko estrategiak, 9 milioi dolarreko aurrekontu batekin, helburu hauek zehaztu zituen:
- Hondartza eta dunak hedatzea Surfers Paradise zabaldegian, ekaitzen kontra babesten duen eremuan harea bolumena handitzeko eta, bide batez, gune publiko ireki handiagoa eskaintzeko.
- Surfaren kalitatea hobetzea Narrownecken, hondartzak egonkortzeko koral murgildua eraikiz.
Broadwater estuariotik 1,1 milioi metro kubiko baino gehiago drainatu ziren, eta Surfers Paradiseko hondartzetan utzi ziren (1,1 milioi metro kubikorekin futbol zelai bat bete liteke, 220 metroko sakonerara arte).
Narrowneckeko koral artifiziala itsasbazterreko defentsa mekanismo bat izango dela aurreikusten da, hondartza higatu ez dadin, baina hondartza horretan surferako baldintzak hobetuko dituela ere aurreikusi da.
Itsasaldiei, olatuen altuerari eta norabideei buruzko konbinazio matematiko konplexuak eta laborategi probak erabili ziren korala garatzeko eta surferako baldintzak hobetzeko.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.goldcoast.qld.gov.au/northern-gold-coast-beach-protection-strategy-6044.html
Gold Coast hiriak berrikuntzarako ematen dituen laguntzak
Enpresak eta industria inplikatzeko lantaldeak Gold Coasteko Garapen Ekonomikoko Sailean dihardu. Lantaldeak modu proaktiboan lan egiten du Gold Coasten ekonomia jasangarria garatzeko, hiriaren gaitasun enpresariala indartuz, enpresen inplikazioa eta industriaren garapena sustatzeko ekimenen bitartez.
Gold Coasteko Berrikuntza Sistemak Gold Coasten egiten ari diren berrikuntza guneak, ekitaldiak, ikerketak, inbertsioak, dirulaguntzak eta topaketak hartzen ditu barnean.
Garapen Ekonomikoko lantaldeak zer programatan lagundu dezakeen ikusteko, joan esteka honetara eta deskargatu Business Services (enpresentzako zerbitzuak) liburuxka:
http://www.businessgc.com.au/Business-Services
Gold Coasteko Berrikuntza Ekosistemaren mapak, alboan, argi erakusten du nola lan egiten duen hiriak bere emaitza ekonomikoak hobetzeko, teknologiaz baliaturik eragile gisa. Surfaren sektorea ekosistema horren parte da; programak erabiltzen ditu eta ikerketarekin konektatzen du, alboan ikus daitezkeen bideen bitartez.
Kosta babesteko ekimenak eta taldeak
- Fundación Surfrider – Sucursal Gold Coast Tweed h
- Gold Coast Surf Reserves
- Coastcare