Gold Coast hiriaren interesak hauek dira: herrialde arteko online marketina, elkarrekin egindako sustapen turistikoak, WSCN sareko hirietako enpresen eta I+G zentroen arteko lankidetza proiektuak, eta teknologiaren eta merkatuaren garapena.
WSCN sarearen barruan esportazio eta inbertsio aukerak sustatu nahi ditu hiriak, halaber. Gold Coast hiriak inbertsioa erakartzeko programa bat du Gold Coasten finkatu nahi duten enpresentzat. Informazio gehiago hemen: www.businessgc.com.au/invest-gold-coast.
Surfaren sektoreko gure enpresek ere WSCN sarera esportatzeko aukerak aztertu nahi dituzte. Hiriak nazioarteko azoketan eta ekitaldietan parte hartzen laguntzen die enpresa horiei, merkataritzako jarduera hori susta dezaten. Informazio gehiago hemen: www.businessgc.com.au/export-assistance-scheme.
Gold Coastek surfaren sektoreari laguntza ekonomikoak emateko ekimenak jarri nahi ditu martxan, besteak beste, alderdi hauek sustatzeko: ekintzailetza, industriaren berrikuntza teknologikoa, marketina eta sektorea nazioartean posizionatzea, prestakuntza eta hondartzen erregulazioa, kirol ekitaldien sustapena eta surfaren profesionalizazioa.