Lacanau berrikuntza lurraldea da: Waveski, Frantziako Stand Up Paddle Txapelketa (Bordele eta Lacanau) eta tandem surfa (munduko bi txapeldun eman ditu, Rico Leroy eta Sarah Burel).
Era berean, 2017an bozkatutako herriko hirigintza planean (“PLU”), berrikuntzari, irristatzeko kirolei eta alderdi digitalari eskainitako zona bat sartu zen. Hiriaren sarreran jartzekoa da, eta olatu artifizialeko proiektu izango duela aurreikusi da.
Gainera, atletek kirola segurtasunez egin ahal izan dezaten, osasunari buruzko proiektu bat ari dira egiten Moutchic hondartzan, Lacanau lakuaren inguruan. Osasunaren alorreko zenbait profesional arituko dira bertan, kirolariei laguntzeko, baina baita birgaitzeko ere.
Lacanauk oholgile komunitate zoragarria du; modu klasiko eta berritzailean lantzen dute inguruan eskura daukaten material guztia. Gainera, Europako surfaren sektorean lan egin zuen lehen urteetan, bertan egon zen Aleeda neoprenoen ekoizpen planta.