Surfak sortzen duen ekonomia oso garrantzitsua da Lacanaun; horregatik, hiriak bere xarma handitu nahi du eta bere lekua egin nahi du naturako kirolen eta enpresako turismoaren merkatuan, urtaroekiko mendekotasuna murrizteko.
Batetik, lurzoruaren erabilera planean surfari eskainitako enpresa parkeen garapena sartu da. Zehazki, arlo hauek integratuko dituen ekosistema bat ezarri nahi da: olatu artifiziala; surfari lotutako prestakuntza, ikerketa eta exekuzio zentro bat; hiriaren kokaleku bikaina sustatzea; eta teknologia, berrikuntza eta digitalizazio enpresak eta start-upak erakartzea.
Bestalde, nagusiki surfean, baina baita ongizatean eta osasunean ere zentratuta dauden hiriko aktiboak indartzea da helburua.
Esparru horretan aurkeztu du Parisko 2024ko Joko Olinpikoetan surf probak antolatzeko hautagaitza, eta horrez gain baditu mundu-mailako beste ekitaldi batzuk erakarri edo sortzeko ideia batzuk martxan, udalerriaren berezitasunetan eta dakarren balio erantsian oinarrituta.
Egun, Lacanau Pro-ri eta gisako lehiaketei esker, finantzen eta antolamenduaren arloan zenbait bazkide erakarri ditu Lacanauk: besteak beste, Girondins de Bordeux, Sooruz eta Caraibos. Betiko bazkideetan zentratzen jarraitzen du, baina baita berrietan ere, gero eta gehiago inplikatu daitezen Lacanauko irristaketa ekitaldiekin (adibidez, skatepark estreinatu berria).
Lacanauk hamar surf denda baino gehiago ditu, baita oholgile zein konpontzaileak (hiru egitura), itsasorako eta lakurako ekipamenduen alokairua, surf kanpalekuak (ostatu eta euskarri emateko hiru egitura baino gehiago), tabernak, jatetxeak eta dendak ere. Hiriaren surf identitatea elikatzen dute.