Gure helburua nazioartean Montañita surferako helmuga turistiko gisa indartzea da. Berez, Latinoamerikako helmuga nagusietako bat da jadanik. Surfaz gain, batik bat abentura turismoa nahi dugu sustatu: ala delta, mendi ibiliak, txirrindularitza, urpekaritza eta kayakak, jadanik egiten ditugun beste jarduera batzuen artean.
Lanerako ereduak kudeatzen dituzten WSCN sareko beste hiri batzuekin aliantza estrategikoak indartu nahi ditugu, haiengandik jarraibide eta gidalerroak jasotzeko eta, hala, Montañitan horiek ehundu eta modu jasangarrian garatu ahal izateko. Gu geu turismo eskaintzaren kalitatea eta segurtasuna hobetzeko lanean ari gara eta, horretarako, surfari dagokionez, ISArekin elkarlanean ibili gara eta dagozkion ziurtagiri eta zigilu bereizgarriak lortzeko asmoa dugu.