Azken hamarkadan, surflarien ahotan ibili delako garatu da hainbeste Montañitako surf sektorea: haiek dira gure publizitate bide nagusia. Surf egitera datozen turisten eskarian oinarrituta, eskaintza dibertsifikatu da eta negozio berriak ikus daitezke. Esan dezakegu ostalaritzaren eta sektore gastronomikoaren mesedegarri izan dela batik bat, Turismo Ministerioaren ostatu zerrenda kontuan hartzen badugu. Nabarmen hazi eta posizionatu den beste sektore bat surf eskolena da; Montañitako Surf Eskolen Elkartearen sorrera da baieztapen hori berresten duen figura juridikoa. Gainera, badira zuntzezko eta baltsa egurrezko oholak (tradizionalak) egiten dituzten fabrikatzaile eta artisauak ere. Azkenik, honako hauek aipatu behar dira: ehungintza (bainujantziak eta surf arropa), bertakoen eta atzerritar egoiliarren berrikuntza enpresa txikiak, surf dendak, surferako eguzki krema bereziak (ura jasaten dutenak) egiten dituzten enpresak, argizariak egiten dituztenak, eta oholak alokatzen/konpontzen dituztenak.
Hau da, Montañitan bertako zerbitzu eta produktu ugari daude, nazioarteko markekin lehian.
.