Mundu mailan surferako ongi egokitutako helmuga turistiko gisa finkatu nahi dugu Salinas hiria. Surfaz gain, beste turismo mota batzuk ere sustatu nahiko genituzke: txirrindularitza, urpekaritza, kayaka, hondartzako tenisa, bale eta hegaztiak ikusteko bidaiak, jadanik indarrez garatzen ari diren beste jarduera batzuen artean.
Aliantza estrategikoak sendotu nahi ditugu WSCN sareko beste hiri batzuekin, antzeko ereduak kudeatzen badituzte haiengandik Salinasen ezar daitezkeen jardunbideak eta gidak ikasteko. Eta, hala, garapen jasangarria lortu. Gure aldetik, turismo eskaintzaren kalitatea eta segurtasuna hobetzeko lanean ari gara. Horregatik, surfarekin erlazionatutako arlo guztietan integratu nahi ditugu agintariak (prefektura, udalak, ministerioak), klub garrantzitsuenak, surf eskolak eta sektoreko ordezkariak, guztiontzat onuragarriak izango diren proiektuak garatzearren.