Salinas hiria izen bereko kantoian dago, Ozeano Bareari begira, Santa Elenako probintzian, Ekuadorko kostalde zirraragarrienetako baten hasieran. Ekuadorko oporretako bainu hiri nagusia deritzo, eta Guayaquil hiritik 140 km-tara dago (nazioarteko aireportua).
Salinasko hondartza nagusia La Fae da. Bertan antolatu zen 1984an Ekuadorko lehen txapelketa nazionala. Ondotik, ekitaldi nazional eta internazional ugari egin dira bertan, hala nola 2001eko Bolivartar Jokoak, 2013ko Panamerikarrak eta, 2014an, Ekuadorren egindako munduko lehen ISA txapelketa. Era berean, junior mailako munduko bi ISA txapelketa antolatu ziren: 2009an eta 2011n, hurrenez hurren. La Faeko olatua Ekuadorko egonkorrena dela uste da.
Aipatu behar da hondartza base militar baten alboan dagoela, eta bertako fauna eta flora zaintzeko itsas erreserba baten barruan dagoela (Remacopse erreserba babestua, parke nazionala). Beach break ezaguna da, eta oso gertu ditu beste olatu ezagun batzuk; esaterako, La Chocolatera, Tres Cruces, Dead Point eta baita La Bahia ere. Olatu horiek guztiek hegoaldeko norabidean funtzionatzen dute urte osoan. Iparraldeko itsasaldiekin funtzionatzen duten beste olatu garrantzitsu batzuk hauek dira: Anconcito, Punta Carnero, Mar Bravo, La Chueca, Paco Illezcas, Playero Miramar eta La Puntilla, besteak beste. Alegia, Salinasen eta inguruetan olatu aukera handia dago, gustu (point break, beach break, etab.) eta maila guztietarako.
Nabarmengarria da, halaber, Ekuadorren Salinasko hondartzetan garatu zela surfa. Gertu hasi ondoren, surfean aitzindari izandako familia nagusiak Salinasen eta La Faen kokatu ziren. Hemendik abiatuta, Montañita eta iparralderagoko beste hondartza batzuk aurkitu zituzten apurka.
Turismoko Ministerioaren arabera, udalerri hau da Ekuadorko kostaldearen erakargarri nagusietako bat, Ekuadorko eta atzerriko bisitari ugari dituelako urtero. Remacopsek soilik (La Fae dagoen parke nazionala) urtean 300.000 bisitari dituela kalkulatzen da.
Hirira datorren turista fluxu nabarmenak eragin ekonomiko garrantzitsua du, eta enplegua sortzen du bertako eta eskualdeko beste herri batzuetako biztanleentzat.