Valpo Surf Project, Olas para todos, Temahaku, Concóneko petrolio findegiaren surf eskola.
Gizarteratzeko eskola berezi batzuk daude, funts nazionalen bitartez finantzatuak, baita desgaitasuna duten surflariekin aritzen diren beste zenbait ere, eta haietatik ateratzen dira selekzio nazionaleko kide gehienak. Horren erakusgarri, Viña Surfing Club-ek dauka egokitutako selekzioaren % 50a ia.
Hiriko unibertsitateak kirol jardueretan sartzen ari dira surfa, eta hiriaren 2019ko eskola olinpiadetan surfa izango da diziplinetako bat eta ikastetxe bakoitzak selekzioa izango duela espero da.
Concón lehenengo hondartza kardiobabestua izango da; Waterman enpresa pribatuak bultzatuta, sorosleak eta bihotz-birikak bizkortzeko gailuen zaindariak surf eskolekin eta hezitzaileekin elkarlanean arituko dira. Proiektua herrialde osora hedatu da.
Beste enpresa batek bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) egiteko trebakuntza ematen die surflariei, eta, herrialde osoan ari denez begiraleak prestatzen, surflariaren profil profesionala aldatzen ari da.