Gold Coasteko surf sektoreak 3.300 milioi dolar ekartzen dizkio urtean hiriko ekonomiari, eta 21.000 pertsonari ematen die enplegua. Hiriak surfari lotutako negozioak erakarri eta garatzeko lan egiten du, aholkularitza programen, dirulaguntzen, eta nazioarteko azoketan parte hartzeko laguntza eta babesen bitartez.
Gold Coasteko surfaren sektorea eragile garrantzitsua da bertako ekonomiarako. Askotarikoa da eta barnean hartzen ditu oholgileak, arropa eta osagarrien diseinua, surf eskolak, begiraleak eta surfarekin lotutako hedabideak.
Surfaren sektoreko enpresek kualifikazio handiko profesionalentzako enplegua sortzen dute bertan: diseinatzaile grafikoak, kazetariak, web orrien diseinatzaileak, abokatuak eta ekonomialariak, esaterako. Eta haiei gaineratu behar zaizkie Gold Coasteko oholgile eta surf entrenatzaileak, mundu osoan ezagunak.
Jarraian, egoitza Gold Coasten duten enpresa eta erakundeetako batzuk jaso ditugu:
- Surfing Australia
- Surfing Queensland
- Sede de la ASP (Asociación de Surfistas Profesionales) para Australasia
- Billabong
- Rhythm
- Surfstitch
- Body Science (ez du zuzeneko lotura surfarekin, baina surfaren merkatuari produktuak eskaintzen dizkio)
Gold Coast surfeko shaper edo oholgile askoren bizilekua da. Gold Coast surfaren hiriburu bihurtzen laguntzen dute: Esteka honetan ikus dezakezu shaper zerrenda: www.boardcave.com.au/surfboard-shapers/australia/qld/gold-coast/
edo hemen: www.southerngoldcoast.com.au/business-directory-surf-retail
Gold Coastek hainbat surf eskola ditu, eta hiriko hondartzetan guztientzako prestakuntza eskaintzen dute, hasiberriak nahiz trebatuak izan. Hauek dira eskolak:
- Walkin on Water
- Go Ride A Wave
- Broadbeach Surf School
- Godfathers of the Ocean Surf School
- Surfing Services Australia
- Gold Coast Surf Academy
- 1st Wave Surfschool
- Sunshine State Surfing School
- Cheyne Horan School Of Surf
- Get Wet Surf School
Informazio gehiago: www.surfingqueensland.com/surf-schools.php