Ekuadorko kostaldeko baliabide nagusietako bat da Salinas, eta bisitari batzuek hirian finkatzea eta bizitzea erabakitzen dute, bertako espirituaz eta ingurune naturalaz maitemindurik. Ondorioz, gizarte kulturanitza du, eta besteak beste sektore gastronomikoa berritu duen eskaintza aberatsa. Horregatik askotariko jatetxeak ditu, bakoitza bere diseinu eta proposamen zehatzarekin. Jatetxe gehienek bertako hornitzaileak dituzte, eta jasotzen dituzten produktuak kalitatearen sinonimo dira.
Bestalde, turismoko ministerioak eta Salinasko udalerriak, ongi jakinik erakunde publikoen turismo eskaintza kalitatekoa dela, segurtasunari eta harrera protokoloei buruzko proiektuak eta tailerrak garatu dituzten hiriko polizientzat. Programa horiek berritzaileak izan dira eta jadanik joera bihurtu dira herrialdeko beste helmuga turistikoentzat.
Nabarmendu behar da surfaren turismoa garatzean beste jarduera turistiko batzuk ere dibertsifikatu eta garatu direla aldi berean. Horren eredu bat gaueko eskaintza da: alor horretan ekimen pribatua nabarmendu da, eta bai estatuan bai nazioartean atentzioa eman duten inbertsioak egin dira, zeren atzerritar kopuru handi batek –nagusiki amerikarrak eta europarrak– Salinasen inbertitzeko erabakia hartu baitu.