Azken hamarkadan, Salinasko surf industria etengabe garatu eta mantendu da surflariak hartu dituelako, eta haiek dira gure promozio modu nagusia. Surf turisten eskarian oinarrituta, eskaintza dibertsifikatu da eta ekimen berriak ikusi dira. Batez ere, ostalaritzaren sektorearentzat izan da onuragarria, eta horren berresgarri da Turismoko Ministerioan halako negozio ugari daudela erregistratuta. Industriako beste sektore batzuek ere hazkunde nabarmena izan dute; hain zuzen, surflariak zerbitzatzen dituztenak, hala nola surf dendak, oholen alokairua, surf eskolak eta klubak. Bestalde, badira Guayaquilen zenbait faktoria eta oholgile, Salinasen produktuak saltzen eta sustatzen dituztenak. Azkenik, ehungintzak (bainujantziak) eta artisauek produktu berritzaileak garatu dituzte: adibidez, surferako eguzki kremak eta parafinak.
Hortaz, askotarikoa da eskaintza eta bertako produktuak nahiz nazioarteko markak aurki daitezke alboz albo.